2009-03-20
2009-03-03
Malaysia
2009ko martiaren 12a, eguena.
Melaka ( ...edo Malaca) Malaysia hegoaldeko hiri kolonial ezagunena da, polita eta berezia... izen bereko ibaiaren ertzean mendeetan zehar hazten joan dan portua. Historian zehar hainbat herrialdek erabili dabe komertzio gune estrategiko hau, europarrak batez be: lehenengo Portugal, gero Holanda eta azkenean Britainia Handia. Kolonia garaiko etxe dotore batzuk mantentzen dira, oso ondo zainduta ganera, baina interesgarriena neure ustez auzo txinatarra da, bertako giro bizia batez be!
2009ko martiaren 10a, martizena.
Georgetownen ferrya hartu eta hiru ordura iparralderuntz Langkawi isla dago, Thailandiatik nahiko urran. Langkawi isla txikia da, baina leku politak deukoz, batez be hondartzak eta azken urteotan turismoa asko gehitu da, hotel aukera handia dago eta islan zergarik ez dagoenez dendaz beteta dago islako herri nagusia, Kuah. Hondartza ederrak deukoz eta aspaldian egon nazen politena hemen aurkitu dot: Tanjung Khu, ikusgarria! pena bat da argazkietan ez nabaritzea hain ondo leku honen edertasuna.
2009-03-02
Singapur
2009ko martxoaren 2a, astelehena.
Singapur Asia ekialdeko herrialderik txikienetarikoa da lurraldez (600 kilometro koadro inguru) eta aberatsenetarikoa be bai. Isla txiki honetan ia lau milioi lagun bizi dira, txinatarrak gehiengoa dira, India eta Malasiako jendea be asko. Singapurren lau hizkuntza ofizial daude, hemen lege zorrotzak dagoz: droga trafikoagatik esaterako heriotz zigorra!
Hirigunea oso modernoa da, britaniar kolonia garaiko etxe batzuk kenduta kristalezko dorre eta merkatal gunez beteta dago, aireportua eta metroa be ikusgarriak dira, baina auzoak dira ikustekoak: Chinatown edo Little India, erdialdetik nahiko urran dagoz baina beste mundu baten zagozela esan leike, dendaz eta jetxez beteneko kale estuak; jatetxeak dira berezienak: bertoko janarien etxura, koloreak, usainak, kea, zarata...
Singapur
2009-02-04
Australia
Tasmaniatik Australia Mendebaldera, txikienetik handienera: milioi bi t'erdi kilometro (erdia baino gehiago basamortua) eta milioi bi lagun eskas, horietatik hiru laurdenak Perth inguruan. Hiri ederra da, Swan ibaiaren ondoan, itxasotik hogei bat kilometrora. Bertokoek dinoenez azken urteotan gehien hazi dan hiriburua ei da. Egunez hirigunea jendez gainezka egoten da, baina iluntzerako husten da eta ez da arimarik be ikusten, beno bai, eskean edo edanda dabizen batzuk, gehienak aborigenak, hemen beste hirietan baino gehiago ikusten dira, penagarria...
Hiriguneaz aparte inguruko herri eta auzoetan dago giroa, batez be gabaz: Northbridge, Subiaco eta Freemantle, portua, oso leku atsegina, antzinako etxe dotereekin eta hondartzak inguruan.
Hau Tasmania baino apur bat garestiagoa da, baina dana dala Australia ez da herrialde garestia daukan bizitza mailarako, geure antzeran edo merkeago, gasolina esaterako.
2009ko otsailaren 22a, domeka.
Hobart eta Launceston kenduta, Tasmaniako herriak txiki-txikiak dira eta hemen inguruak, uda dalako edo, nahiko lehor daude, mendialdea izan ezik.
Kostalde honetako lekurik ezagunena Freycinet Parke Nazionala da, baina eguraldi nahiko tristea izan dogu, ia beti lainotuta eta noizbehinka euria.
Little Swanport ingurua
Hobart, Tasmaniako hiriburua, Wellington mendiaren magalean eta Derwent ibaiadarraren ondoan, txikia eta berezia da, oso ezberdina Australiako beste hiriburuen aldean, harrizko etxe ederrak dagoz hirigunean eta arrantza portu inguruan dago batez be giroa, Salamanca Place aldean...
Eta ingurua paregabea, ibaiadarra, itxasoa eta mendiak...
Tasmania Autraliako estatu txikiena da, hemen basogintza, nekazaritza (Tasmaniako sagarrak fama handia dauka) abelzantza eta meategiak dira ekonomiaren ardatzak baina azken urteotan turismoak indar handia hatu dau, kostaldean leku ikusgarriak dagoz eta islaren herena baino gehiago parke naturalak dira, batez be mendebaldean.
2009ko otsailaren 17a, martizena.
Atzo eta gaur Melbournetik meldebalderuntz dagoen kostaldetik nabil, leku ikusgarriak dagoz hemendik: Otway Parke Nazionala, The Twelve Apostles, Loch Ard, Gibson Steps, hondartza ederrak eta herri txikiak eta politak, Torquay, Apollo Bay, Port Campbell...
2009ko otsailaren 15a, domeka.
Melbourne, Victoriako hiriburua, hiri moderno eta bizia da, ez ditu izango Sydneyk dituen paraje ikusgarriak, baina hiri moduan primeran dago, hirigune moderno-modenoa, auzo lasi eta dotoreak, parke itzelak, kale zabalak, tranbiak, europar estiloko kafetegi eta dendak, ikuskizun aukera itzela, erakusketak, jaialdiak... eta gau-giro ezin hobea!
Australia eta Zelanda Barriko beste hiri handietan legez, Melbournen jatetxe aukera handia dago: Italia, India, Turkia, Vietnam,Thailandia, Indonesia, Japon eta Txinako jatetxeak ikusten dira batez be, haibat hanburgeseria eta pizzeria, atzo gabaz esaterako jatetxe camboyar baten afaldu neban... baina neure gustorako onenak betiko txinoak!
Hemen egunotan suteak dira autu bakarra komunikabideetan eta kalean, denda eta taberna askok salmenten zati bat kaltetueri laguntzeko bideratu dabe edo ikuskizun bereziak antolatu dittue. Oraindik ez dago hilnekoen zenbaki zehatzik, baina hirurehun bat izen leikezela uste da.
Atzo eta gaur eguraldi polita deukegu, baina eguen eberdian esaterako 16 gradu baino ez, aurreko asteetako bero itzelekin zerikusirik ez!
Egunotan Sydneytik nabil, hiri ikusgarria da, batez be portu inguruak... baina baita be auzoak, parkeak, hirigunea... gauza asko eta asko dagoz hemen ikusteko, museoak, merkatuak, tabernak... eta jendea, giro handiko hiria da, gabaz be bai!
Eguraldi nahiko zoroa euki dogu, zapatu-domekan bero itzela eta atzo eta gaur euria eta nahiko fresko. Blue Mountains mendietara irteera euki dot gaur eta lainoa eta euria euki dogu egun osoan. Txarrago ibili dira aurreko astean Queensland iparraldean oholdeak direla eta, baina okerrena zapatun Melburne inguruetako sute ikaragarriak: momentuz 130 hildako... Australian inoiz egon da hondamendirik larriena... egunotan ez da besterik aipatzen.









































2009ko otsailaren 4a eguastena.
Sydneyrako bidean Newcastle da hiririk handiena, hiri industriala da, hemen fabrikak be ikusten dira... eta antzinako etxeak hirigunean, baina baita be hondartzak eta inguruan mendi eta baso ederrak.















2009ko otsailaren 2a, astelehena.
Brisbanetik Sydneyrako bidean urrengo etapa: Port Macquarie hiri atsegina da, inguruak politak, hondartza ederrak eta barrualdean Parke Natural bat edo beste, egun batzuk gustora pasetako leku aproposa.

















Kostaldetik beheruntz... Evans Head, Ballina, Coffs Harbour, herri txikiak eta lasaiak gehienak eta hondartza bakartiak eta itxasoan olatu itzelak, kontu handiz bainatu behar da hemen!






2009ko otsailaren 30a, barixeku.
Brisbanetik ordubete hegoalderuntz Australiako turismogune handienetakoa dago, Gold Coast, hondartza itzelak, hotelak, apartamentuak, dendak eta jendetza ikaragarria, batez be Surfers Paradise aldean... hau ez da niretzako, banoie hemendik leku trankilau batera!
Queensladetik urten eta New South Wales estaduko lehenengoetariko herria Byron Bay da, hau be turistaz beteta dago, baina askoz be txikiagoa eta lasaiagaoa da eta hondartza benetan be ederra da.



2009ko urtarrilaren 29a, eguena.
Brisbane, Queensland, hiri handia eta beroa da, Brisbane errekaren ertzean dago itxasotik urran, hirigune modernoa dauka eta erreka inguruan parke eta ibilbide politak.
Gaur arratsaldean kotxe bat alkilau dot astebeterako eta apurka-apurka kostaldetik Sydenyruntz noie...










2009-01-08
Aotearoa/New Zealand
2009ko urtarrilaren 28a, eguastena.
Azken egunak Zelanda Barrian hegoaldeko islan... Christchurch da islako hiri nagusia, Canteburyko lautada zabalean, itxaso ondoan. Oso hiri laua eta lasaia da, erdigunean britaniar estiloko antzinako etxeak eta elizak, bulegoak, dendak eta hotelak eta inguruan parke itzel bat eta amairik bako auzoak.
Beste hirietan legez hemen be jente pilo bat ikusten da footing egiten edo piraguan edo bizikletan, oso herri kirolaria da Zelanda Barria, ez da harritzekoa olinpiadetan hain emaitza onak lortzea!
Egunotan eguraldi nahiko zoroa euki dogu, eguzkia, euria... eta betiko haize hotza, eta hori udan! Atzo Iparraldean dagoen Kaikoura arrantzale herritxora irteera egin neban Tranzcoastal tren turistikoan. Kaikoura oso inguru ikusgarrian ei dago, mendi itzelak ia-ia kostalderaino heltzen dira, baina batez be ezaguna da bertako uretan baleak eta izurdeak errez ikusi leikezelako kostaldetik urra-urran. Ba atzo ez mendirik, ez balerik ez izurderik, ezer be ez zan ikusten, egun osoan euria eta haizea... beste baten etorri beharko da!
2009ko urtarrilaren 25a, domeka.
Wellington Zelanda Barriko hiriburua bahia handi baten ertzean dago, mendiz inguratuta. Erdigunea txikia da baina polita, hiriaren bihotza Lambton Quay kale ingurua da, hemen dagoz administrazioa, banketxeak eta denda nagusiak. Giro herrikoiagoa nahi izanez gero Cuba Street eta Courtenay Place inguruetara jo, han aurkitu leikez denda altenatiboak eta era guztietako taberna eta jatetxeak. Erdigunetik urtenda, parke itzelak, hondatza txikiak eta etxe bakarrez osatutako auzo dotoreak mendi inguruan, hemen dana aldapa da... eta haizea, oso leku haizetsua da Wellington!







Saint Paul













Atzo eta gaur mendialdetik ibili naz, Tongariro parke nazionalean... hemen dago islako mendirik altuena Ruapehu 2797 metrogaz eta bere ondoan Tongariro sumendia... ikusgarriak!
Arratsaldean hegomendebaldeko kostara bajatu eta inguruko herrietatik: New Plymouth, Stratford eta Wanganui. Lehenengo biak Taranaki sumendiaren magalean dagoz, Taranakik 2500 metro deukoz eta itxasoaren ondoan dago, parajea berde-berdea da, hemen artoa eta ortuariak ikusten dira, behiak larreetan eta itxasoan petrolio plataformak... inguru aberatsa etxura baten. Wanganui ostera, erreka zabal baten ertzean dago, herri politte da, antzinako etxe dotoreeekin. Wanganuin ostatu polit-polit baten egon naz, oso jente jatorragaz!


















Rotoruatik hegoalderuntz dago iparraldeko islako lakurik handiena: Taupomoana maorien hizkuntzan, lautada eta mendiaren mugan, inguru polittek deukoz eta turismorako prestatuta dago.
Taupotik ekialderantz, mendialdetik kostalderantz barriro be. Napier ekialdeko kostako hiri handiena da, klima epelagoa dauka eta inguru honetan mahatsa lantzen dabee gehienbat.
Napier lurrikara batek erabat suntsitu eban 1931 urtean 200dik gora hildako utziz.
Hiri barria da, Art-Deco City izenez ezagutzen da bere arkitektura bereziagatik...













Rotoruara izen bereko lakuaren ertzean dago, kostaldetik ordubetera, baina parajea guztiz desberdina da, mendietan pinua ikusten da, giroa hotzagoa da, baina Rotorua ur termalengatik da ezguna batez be. Laku inguruetan lurruna urteten ikusten da , batzutan Geiser moduan, beste batzutan buztina irakiten legez edo bestela ur bero moduan. Gauza da hemen aprobetxatu egin dabeela turismorako eta energia sortzeko.













2009ko urtarrilaren 14a, eguastena.
















2009ko urtarrilaren 13a, martizena.
Aucklanden kotxe bat alkilau eta iparraldeko islatik zehar nabil baztarrak ikusten. Atzo eta gaur Auckland iparraldeko penintsulan, Whanganui eta Orewa izeneko herrietan. Orewa bere hondartza zabalagatik da ezaguna, surferako aproposa ei da, bertako ostatu baten egon nintzen, oso leku atsegina eta merkea.






2009ko urtarrilaren 10a, zapatu.
Gaur goizean munduko beste herri askotan legez, hemen be Palestinaren aldeko manifa egon da.
Nik uste baino lagun gehiago batu gara Aucklandeko Aotea plazan, janzkera, azal kolore, sinismen eta hizkuntza desberdinetako jendea erdialdeko kaleetan zehar ibili gara Israel Gazan egiten dabilen genozidioaren kontra protestan....


















2009ko urtarrilaren 8a, eguena.
Abenduaren 30ean heldu nintzen Aucklandera, Zelanda Barriko hiri nagusira eta bertotik nabil egunotan. Auckland inguru paregabean dago, itxasoz inguratuta ia alde guztietatik, erdigune moderno-modernoa deuko, parke ederrak, eta etxe bakarrez osatutako auzo amaigabeak inguruan, dana garbi-garbi.
Asiako jende asko ikusten da, batez be dendetan lanean, eta bertoko Maori eta Polinesiako jendea be bai, baina zoritxarrez bat baino gehiago be kale ertzean edanda edo eskean...
Egunez jende asko ikusten da erdialdean, baina gaueko giroak ez dauka zerikusirik Euskal Herrikoarekin... arratsalde erdian erdigunea husten hasten da eta jendea parke eta hondatzetara joaten da bertan egotera, kirola egitera edo afaltzera... Bestalde, daukan bizitza mailarako ez da herrialde garestia eta gauza batzutan gurea baino merkeagoa esango nuke.






2008-12-28
Brasil
2008ko abenduaren 28a, domeka.
Azken egunak Brasilen... eta non hobeto Florianopolisen baino!
Santa Catarinako hiriburua isla baten dagoen hiri lasai eta atsegin honetan... Brasilgo bizi maila onenetarikoa duena ei da... eta zelako hondartzak! bata bestea baino ederragoak! baina onena bertoko giroa.... ahaztuta neukan Brasilgo hondartzetako giro paregabea! Sarriago etorri beharko naz! ... je!
2008ko abenduaren 25a, eguena.
Curitiba Paranako hiriburua da, oso hiri modernoa, ondo antolatua, garbia...garraio zerbitzu bikaina dauka... honek ez dauka zerikusirik Brasil iparraldeko hiriekin. Hegoaldea askoz aurreratuago dago, jendea be desberdina da eta pobrezia ez da hain nabaria.
2008ko abenduaren 24a, eguastena.
Porto Alegretik Iguazura, Parana estatuan. Eta zer esan leku honetaz... ba argazkietan asko galtzen dan arren leku ikusgarria dala, besterik barik!
2008ko abenduaren 23a, martizena.
Porto Alegre Rio Grande Do Sul estatuko hiriburua, Brasil hegoaldeko hiri handiena da, hemen industria da nagusi eta nahiz eta oso turistikoa ez izan, bizia eta mugimendu handikoa da, batez be erdigunean jendetza itzela ikusten da kaleetan gora eta behera.
2008-12-22
Uruguay
2008ko abenduaren 22a, astelehena.
Atzo goizean heldu nintzen Montevideora, Uruguayko hiriburura. Nire asmoa Buenos Airestik zuzenean Iguazura joatea zan baina oporren hasiera zanez... dana beteta! Hemendik Brasil hegoaldera egingo dot.
Montevideo oso hiri zabala eta lasai da. Paraje politean dago, itxas ertzean, tontortxo baten gainean... eta hondartza ta guzti!
Etxe ederrak deukoz erdialdean eta hondartza inguruetako auzoetan, baina portualdea eta inguruak etxura tristeagoa erakusten dabe.
Argentinan be ikusten ziren baina hemen jende asko ikusten da kalean mate pipagaz esku batean eta termoa bestean... batez be gazteak!
2008-12-15
Argentina
2008ko abenduaren 15a, astelehena
Azken egunotan Buenos Airesen nabil... oso hiri handia eta ederra da, batzutan Europan nagoela esan leike, Parisen edo Madrilen... auzo tipikoak, jatetxeak, kafetegiak, liburudendak, zineak, antzokiak... oso aukera zabala dago danean, hori bai, prezioak be halakoxeak dira... egon naizen beste herriak baino dezente garestiagoa da hau.
Eguen gabaz Bolivian ezagutu nebazen lagun batzukin batera Palermo auzoko tabernetan ibili ginen. Mariana Buenos Aireskoa da eta ondo baino ezagutzen eban bertoko giroa! Josh eta Katrine Sydneykoak dira euren azken eguna zan Buenos Airesen.
2008ko abenduaren 6a, zapatu.
Buenos Airesera bidean beste geldialdi bat. Bahia Blanca Ozeano Atlantikoaren ertzean dago eta Argentina hegoaldeko portu nagusia da... ez da oso turistikoa baina herri dezentea da eta zerbitzu onak ditu.
2008ko abenduaren 4a, eguena
Chiletik Argentinara, Bariloche aldera etorri naz, Nahuel Huapi parke nazionalera. Paraje ederrak, mendiak eta lakuak.... eta herri turistikoak.
Suitza modukoa!
2008-12-05
Chile
2008ko abenduaren 3a, eguastena.
Azkenean plana aldatu eta Chile hegoaldera etorri naiz, Valdivia eta Osornora... paraje berdeak, laku urdinak eta mendi ikusgarriak...
Chile hegoaldean Europako eragina oso nabaria da etxeetan, ohituretan, janzkeran... Valdivia ez da herri handia, baina ondo dago, ibilbideak egiteko inguru polittek daukoz... eta azken asteotan probau dodan zerbezarik onena: Kuntsmann.
Osorno
2008ko abenduaren 1a, astelehena.
Asteburua Santiagon emon dot... hiri itzela da, oso zabala, modernoa, metro ta guzti dauka eta horrek asko errezten dau hirian batetik bestera ibiltzea. Santiagok ez dauka Latinoamerikako beste hiri askoz legez alde zahar ikusgarririk... baina bestelan herri ederra da, arbolaz betetako kale zabalak, plaza eta parke politak, zerbitzu oso onak, jateko eta edateko aukera zabala...
Santiagon Juanegaz egon nintzen, mutil jatorra, etxe polit baten bizi da bere txakurrekin, hiriaren kanpokaldean... izatez itzultzailea da baina momentuz lan bila dabil.
2008ko zemendiaren 29a, zapatu.
La Serena, Antofagasta eta Santiago artean dago, oso herri ederra eta lasaia da, ondoan Coquimbo, portua... eta arrain freskoa... eta merke!.
La Serenan Gonzaloren etxean egotekotan izan nintzen baina bera kanpotik ebilen egun haretan...
2008ko zemendiaren 28a, bariku.
Eguasten goizean Boliviatik etorri nintzen Chilera. Muga pasau eta lehenengo herria San Pedro de Atacama da, oasis batean Atacama basamortuan, herri txikitxo bat turistaz eta hotelez beteta... Herriak berak ez dauka ikusteko gauza handirik baina inguruak ederrak dira...
San Pedrotik atzo Calamara joan nintzen, alboan Chuquicamatan, kobre meategi handi bat dago. Herrian buelta bat emon, Antofagastarako autobusa hartu eta arratsaldean heldu nintzen Chile iparraldeko herri handienera.
Chile Boliviagaz konparatuta askoz herrialde aurreratuagoa da, pobrezia ez da hain nabiaria, zerbitzu onak dagoz, batez be garraioak... eta jakina, askozaz garestiagoa da dana!
Antofagasta ingurua
2008-11-27
Bolivia
2008ko zemendiaren 27a, eguena.
Azken egunotan Bolivia hegoaldean ibili gara tour batean, Uyuni inguruan beste zazpi lagunegaz batera:hiru australiar, gringo bat, Argentinako neska bat, Selena gure sukaldari bikaina eta Paul txoferra eta gida. Oso talde jatorra, alkarregaz gosaldu, bazkaldu eta afaltzen izan dogu... lo be danok gela batean, gabaz kontuak esan, barre batzuk egin... umetako kolonietan legez!
Leku hauek benetan be ikusgarriak dira.... inoiz ikusi ez ditudan kolore eta argitasun bereziak... pena bat da, baina argazkiak ikusi edo bertan egon ez dauka zerikusirik!
Gatzezko beste hotel bat
2008ko zemendiaren 22a, zapatu
Azken egunotan Boliviako hiriburuan,La Pazen egon naiz, oso hiri bitxia da, barranko handi baten barruan dago, Illimani sumendiaren magalean, beheko aldean erdigunea,administrazioa, bankuak eta zerbitzu gehienak bertan dagoz... eta inguruan, aldats goran, auzoak, hemen gora ta bera zabiz denbora guztian! Mundu guztia erdigunean batzen da eta giro bizia dauka... La Pazen Miguel Angelen etxean egon naz, bera injeniaria da baina erretiratuta dago, gobernuarentzako lan egiten eban... kontuak esateko gizon atsegina, bere esanetan Evo da Bolivian lehenengoz bertako pobreez arduratu dan agintari bakarra.
2008ko zemendiaren 19, eguastena.
Peru atzean itxi eta Boliviara etorri naz, bidea Titicaca lakuaren inguruan egin dogu denpora gehiena.... eguerdian Copacabanan gelditu gara, Boliviako herri txiki bat Titicacaren ertzean. Leku ederrak, baina hotzak eta oso pobreak!
2008ko zemendiaren 17a, astelehena.
Cuscotik alde eta Boliviaruntz Peruko herri handiena Puno da, Titicaca lakuaren ondoan, herri moduan ez da oso polita eta gainera oso hotz egiten dau, baina Titicaca ikusgarria da eta inguruko irlak ikusteko txalupak dagoz.
2008-11-17
Peru 2
2008ko zemendiaren 17a, astelehena
Bariku goizaldean etorri nintzen Cuscora Nascatik, autobusean 16 ordu emon ondoren. Cusco, Inken hiriburua, 3400 metrora dago eta gabaz nahiko fresko egiten dau. Mendiz inguratuta alde guztietatik, oso hiri ederra da, alde zaharra oso ondo zainduta dago, eliza eta etxe ederrez beteta.
Zapatu-domekan tour bat egin gendun Machu Picchu ingurura furgonetan: zazpi orduko bidea lurrezko pistetan zehar Santa Teresa herriraino, paraje ikusgarriak, 4ooo metro baino gehiagoko mendateak igon eta bajatu... baina baita be euria barra-barra, eta luperiak, eta bidea moztuta, eta furgoneta aldaketa... eta pintxazoa! Eskerrak umore oneko jendeaz batu nintzela! holandar bikote bat, gringo gazte bi, poloniako beste bikote gazte bat eta Nimeseko neska bat.
Ollantaytambo
Azkenean be heldu ginen Santa Teresara, hemen bidea amaiatzen da eta jarraitzeko bi aukera dagoz: tren turistikoa hartu edo oinez egin azken zatia Machu Picchu azpian dagoen Aguas Calientes herriraino. Ni oinez nahiago neban, hankak apur bat luzatzeko be! ordu biko ibilbide polita da, trenbidearen ertzetik, hasieran bakarrik, baina bidean brasildar koadrila gazte bategaz alkartu eta batera egin gendun azkenengo zatia. Ordu bi t'erdi beranduago, erdi ilunduta, heldu ginen Aguas Calientes herrira, baina gustora, brasileiro saltseroekin!
Domeka goizean, goiz-goizetik abiatu ginen Machu-Picchurantz, furgonetako lagunak autobusean, nik nahiago neban oinez igon, ordubete eta laurdeneko igoera baino ez da!. Bidean Guido ezagutu neban, Cuscon bizi dan artisau gazte jator bat.
Machu Picchu, leku ikusgarria da... oso toki aldapatsua da eta mendi itzelez inguratuta dago. Benetan be ezagutu dodan lekurik ederrenetarikoa!
2008ko zemendiaren 12a, eguastena.
Limako zoramenetik aldendun nahian edo, autobusa hartu eta hegoalderantz etorri naz, herenegun Pisco eta Paracas eta atzo eta gaur Nasca. Autobusean ezagutu neban bertoko lagun baten esanetan, iazko lurrikarak erreme hondatu ebazan inguru hauek... eta bai, Piscok itxura tristea erakusten dau, erdiguneko etxe asko jausita, hondakinak kale ertzetan.. Paracas ordu erdira dagoen herritxo bat da, hondartza eta portu txiki bategaz, baina ezagunagoa da Parke Naturalagatik. Nasca basamortu baten ertzean dago, leku beroa eta lehorra da, baina herri txikia izan arren leku atsegina da. Gaur, eskoziako mutil bategaz batera, bisita gidatu bat egin dogu Nasca eta Palpako lerroak eta irudiak ikustera. Mario, gure gidaren esanetan, teoria batzuen arabera lerro eta irudi hauek Nasca herriak ia bi mila urte egindakoak dira euren jaungoikoak gurtzeko, baina ez bakarrik hori, euren egutegi astronomikoa ere ei ziren, urtaroak zehazteko...
Dana dala, leku oso berezia da... harrigarria!
Nazca
2008-11-11
Peru 1
2008ko zemendiaren 9a, domeka
Egunotan Lima aldetik nabil, Lima handia, neurriz kanpokoa da, trafikoa kaos hutsa da eta ondo pentsatu behar da kalea zeharkatu aurretik... erdigunean antzinako etxe kolonial doteak ikusten dira baina gehienak zaindu barik dagoz, kaleak zikin ikusten dira, kotxeak edonon... kea, zarata... penagarria!
Lima modernoa hegoaldean dago, Miraflores, Barranco... beste mundu bat!
Gaur Loli eta Virginiagaz egon naz kontuz esaten, Loli Ondarrutarra da baina 7 urte daroiez hemen, kazetaria da eta bihar bertan Mexikora doa hitzaldi batzuk emotera. Virginia bilbotarra da proiektu bat egiten dago Liman beka bategaz.
Trujillo Peru iparraldeko hiri nagusia da, kostaldetik 5 kilometrora, alde zahar ederra dauka, batez be plaza nagusia, kolore biziz margotuneko eliza eta etxe dotoreekin... eta hiriaren kanpokaldean Chan-chan, Chimu herriaren hiriburu izan zenaren aztarnak. Chan-chan VIII. mendetik XV. menderarte, Inkak etorri arte, Chimu zibilizazioaren hiriburua izan zan, eta bustinez egindako hiririk handienetarikoa da...










